viernes, 15 de julio de 2011

6. eguna

Azkenengo bi egunetan gauza asko gertau jau, saiatuko naiz dana kontatzen.
Weno, oindala bi atsalde, Indian coffee batera jun ginan, hemen oso tipikua dana. Ordu bete gutxigorabehera bueltaka ibili ta gero lortu ginuan heltzia. Sartu ginan bertara ta zan kristona, dana indixoz beteta, ta danak guri begira begira gelditxu zian. Bina weno, 10 minututara ia ohitxu zian gu han egotera ta ia ez zozkuen begiratzen.

Atzoko eguna izan zan kaos bat. Ostegunetan jai eukitzen dou, orduan in ginuan plana goizetik 2 tenplo ikusteko ta gero atsaldetik beste zerbaitx ikusteko. 2 tenpluak zeren bakoitza Kolkatako punta batian, orduan hartu ginun metrua lehenengo tenplora juteko. Heldu ginan bertara ta ikusi ginun zerela 4 bat tenplo jarraixan, baina danak itxita...jejeje. Zian goizeko 12xak eta tenpluak zabaltzen zeben 3n edo 4n. a! eta tenpluen bila gendela, galdetu ginun gizon zahar bati aber nundik jun bihar ginan ta lagundu zozkun tranbia hartzen, egon zan gurekin berbetan, hemengo historia mordua kontau zozkun...oso ondo portau zan gurekin ta esan zozkun tenpluak ikusi ta gero juteko bere etxera te bat hartzera, baina ezin izan ginun bere etxia topau. Dana pasada bat da hemen jendia zelako eskuzabala dan, asko laguntzen dotsue galduta bazare edo edozer gauzatarako.Weno ba zela tenpluak itxita zeren pentsau ginun jutia bazkaltzera ta gero bueltatzia. Bazkaltzeko topau ginun restaurante bat oso ondo zeuana (India izateko klaro) ta jan ginun masala ta hemengo janari gehixau. Dana oso goxua ta gainera bazkari guztixa 6 pertsonana 10 eurotan irten jakun.
Total, hasi ginan berriz ibiltzen tenpluak ikusteko ta topau ginun bat berez ez ginuana ikusi bihar ta sartu in ginan. Oso politxa zan, baina ez dakit zela deitzen zan. Tenplo hortatik irten ginanian hasi ginan berriz oinez ta bukatu ginuan auzo txabolista batian, lo mas pobre de Calcuta. Gelditxu ginan danak harritxuta ze bertako jendiak, bai umiak ta baitxa nagusixak bebai, dirua, janarixa edo erropia eskatu biharrian, eskatzen zeben gauza bakarra zan argazki bat etaratzia erei. Hantxe pasau ginuan bertako jendiakin ordu erdi luze bat, ta egixa esan izan da oinarte ikusi dogun politxena. Bukaeran umiei eman jeun erosi ginuan goxoki batzuk, ta asko eskertu zeben. Hori dana argazkitxan ta bidixuan daukau asi k ikusiko dozue.
Ta weno, gaur aldatu gaz lana beste batzukin eta jun ga lanera Brendamera. Hor dare emakume eta gizonak, gu emakumiekin egon ga. Horra heltzen dian emakumiak dia bizitza oso gogorra euki debenak, ta egixa esan dao danetik eta dana oso gogorra. Batzuk dare aziduakin erreta, emakumietariko batek dauka aurpegixa erreta ta weno...imajinatzen dozue zelakua dan. Edifizixuak dauzka 2 solairu ta danera dare 2 emakume mas o menos. Egixa esan gertatzen jakuna da garela gauza benetan gogorrak ikusten baina ez gare reakzionatzen. neri oinarte emakume batek bakarrik inpaktau dosta. emakumia da gaztia ta fisikoki oso ondo dago, konparauta beste danekin, baina da bizitzan ikusi dogun emakume tristiena. Pasau dau egun guztixa jarritxa begirada galduakin ta bere onduan jartzen zinan ta ez zeban reakzionatzen. Bakarrik mobidu da jateko ordua zanian. Emakume horrek benetan pena asko eman dosku. Gero dago beste bat loki deitzen dana dana una mariloka, oso ondo pasatzen da berakin.
Ta gogorra dana bebai da, aurreko egunetan umietariko bat zeuan oso gaizki, oxigenuakin eta hilzorixan, gaur hil in da. Brendamen bebai, emakume bat gaur hil in da, baina hau hola da, egunera sartzen da bat berrixa ta oso gutxitan irtetzen dia bertatik.
A! amatxo bihar deitxukot etxera, zapatua dala. Hemengo 3rak aldian deitxuko dot asi k han 11.30ak izango dia. 11tik 1ra aldian deitxuko dot.
Hemen igotzen dotsuet tenplo baten sarreran ume batekin atara ginuan argazki bat.

1 comentario: