Ia hasi ga lanian. Goizez jun ga lehenengo aldiz, ta ondo egon da. elena, tania, ania, bernat ta ni gare Daya Dan-en lanian. Daya Dan da zentro bat umiak ditxuna, baina ume berezixak dia (paralisis zerebralakin, epilepsiain, hiperaktibidadiakin...ekin daren umiak dia). Hasieran zentrora sartu gazenian egixa esan pixkat galduta sentidu ga, ze hantxe inork ez dotsu erakusten ze in bihar dogun, zela lagundu geinken ez ezebe. baina weno, gero jun gaz moldatzen ta oso esperientzia ona izan da egixa esan.
Ta weno bestela janarixain hasi gaz gehixau moldatzen. Egixa esan kalekua ezin dou jan ze nazka asko ematen dau janari horrek, poliki poliki jungo gaz. Atzo katalana batzuk ezagutu ginuzen ta eraman zozkuen restaurante batera afaltzera, ta azkenian jan dou zeoze decentia: arroza oilaskuakin, kurrixa oilaskuakin, pizza...
Gero bebai restaurante hortatik gertu dao casa vasca bat, ta hortxe be oso ondo ematen dabe jaten, asi ke iwal gaur hara jungo gaz jatera.
Da pasada bat hemen jendiak bizitza kalian itxen dabela, gehixenbat gizonek. goizian goiz (goizeko 6n esnatzen gaz) kalera irten eta jendia egoten da kalian eskina batian lurrian lotan. Hori egixa esan oso gogorra da ikusteko. ta dutxau ta dana kalian itxen dia.
Neri asko harritxu dostana da hemen jendia gelditzen dala guri begira begira, baina ez modu txar batian, ohitxuta ez darelako. gehixenbat ume gaztiak gerturatzen dia guregana eta ia barre itxiakin edo agurtziakin dare pozik egun guztirako.
Madre teresa de calcutan lanian garenak gaz gehixenbat ameriketakuak edo espanolak (weno eta euskaldunak). a! ta gaur euskaldun batekin juntau naiz, zeanurikua zana, dao nere zentro berdinian lanian.
Ba egixa esan gauza gehixau daukat kontatzeko, bana ez daukat denbora asko. poliki poliki jungo naiz idazten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario