miércoles, 27 de julio de 2011






....eguna:

Atzoko eguna benetan kontatzekua da: Taniak kalenturiakin jarraitzen zeban eta gainera gastronteritisa bueltau in zan, orduan dezididu ginun hospitalera jutia, badaezpada. Lehenengo segurora deitxu ginun eta eman zozkuen hospital baten direkzinua Kolkatan zeuana berez. Jun ginan taxista batena direkzino horrekin eta esaten zozkuen ez zeuala hori Calcutan. Total, gero enterau ginala hospital hori trenez 2 egunetara zeuala. Orduan hasi ginan berriz deitzen seguruai eta egon ginan ordu erdi saiatzen direkzino bat lortzen. Azkenian, eman zozkuen beste bat bebai bi egunetara zeuana trenez. Baina, bukaeran ia kabreauta deitxu ginuan eta eman zozkuen Kolkatan zeuan bat. Hara heltzeko pasau ginuan 2 ordu taxi baten galduta ze taxistak ezekixen nun zeuan. Gainera nahi zozkun ixa dobli kobratzia, baina ez jaun eman gehixau.

Azkenian heldu ginan Apollo Hospital-era (segurukuek Atommo Hospital esan zozkuen) eta 2 ordu egon ginan sala de esperan. Zeukaun salan telebista bat Bollywood-eko pelikula kutre batekin, beti bezela, danak guri begira zeren...Oso kuriosua zan hospitaleko sekretarien uniformia, danek sari berdin bat eramaten zeben. A! eta bebai oso kuriosua zan medikuan konsultara sartzen diala gaixua ta familixa guztixa, ijitxuak bezela.

Ia tokau zan gure txandia, medikua oso jatorra zan eta hospitala oso oso ondo zeuan, pribaua zan ta. Galdetu zotzan gauzatariko bat, inportantia benetan osasunantzat, izan zan ezkonduta zeuan edo ez. Gero, rekonozimendua itxen ikutu zotzan minimua, badaizpada. Baina bueno, ondo atendidu zozkun egixa esan. Ez zotzan ezebe berrixa esan, parazetamola ta hori dana. Lasai egon ze gaur Tania ia hobeto dago.

Ointxe igoko ditxut bi argazki. Bata da hemen Sudder Street-en dagon hotel bateko terraza batian ezagutu ginuan bi indiokin etaratakua, oso majuak egixa esan. Eta bestia da beste hotel bateko teilatuko terraza batian, Marta ni eta 2 lagunekin, Elena eta Miren.

Aurrekuan abixau ginuan, baina weno berriz esaten dou: gaur ia biajera goiaz, abuztuak 2rarte. Orduan ezingo dou blogian idatzi seguruenik, sentitzen dot.






domingo, 24 de julio de 2011

..... eguna

Sentitzen dot azkenengo egunetan ez idatzi izana, pixkat liauta ibili gaz. Lehenengo gauzia, Bego, Tania ondo dao. Atzo kalenturia euki zeban ta diarreakin egon zan. Gaur goizian lanera jun da, baina eguardixan kalentura pixkat zeukan eta deskansatzen gelditxu da. Biharko ia ondo egongo da.
Weno, oindala bi egun Harry Potter ikusi ginun eta egixa esan zinia oso ondo zeuan, gainera VIP zan: zine erdixan katu bat askatu zeben, bertako arratoiak jateko, jejejeje. Eta hor ibili zan zine guztitxik pasiatzen.
Atzo gure asmua China Town-era jutia zan, baina beti bezela ez ginan hara heldu. Guk daukagun gian jartzen dau Chinese Temple bat dagola eta aparte jendia basura artian bizi dala, slum baten antzera suposatzen dou. Total, taxi bat hartu ginuan eta eraman zozkun beste toki batera suposatzen zana china town zala. Han, galdetu ginuan indio bati eta esplikau jaun jendia basura artian bizi zala eta orduan bertedero batera eraman zozkuen....Weno, bidian konturatu ginan ta ez ginan bertederora heldu.
Azkenian, Indian Coffee-ra jun ginan eta hantxe ezagutu ginuan 2 indio, unibersidadian darenak ikasten. Egixa esan oso gustora egon ginan erekin, ze bertako gauza asko esplikau zozkuen. Adb: galdetu ginuan hemen zela doian kasten asuntua eta esan zozkuen gaur egun ia ez daukala inportantzia askorik, kasta bajuenekua izanda, baina dirua eukitxa boteria daukazula. Bebai gelditxu zian harritxuta guk gure edadiakin holako bidaia bat itxiana, esaten zozkuen eurak gaueko 11ko ia etxian egon bihar diala, ordu hortatik aurrera kalia oso peligrosua dalako.
Bihar saiatuko gaz argazkin bat igotzen.

jueves, 21 de julio de 2011

12. eguna

12. eguna

Gaur jai eguna daukagunez, atzo in ginuan plana zan goizez pare bat tenplo ikustia, gero planetarixora jutia eta jardin botanikora jutia. Baina total, monzoia dago goizetik eta plana aldatu bihar izan dou. Goizez jun gaz Indian Museum-era eta eguerdixan planetarixora. Ointxe atsaldian zinera goiaz, Harry Potter ikustera.
Museuan egixa esan esperientzia txarra euki dou. Indio danak museua ikusi biharrian zeren guri begira deskaradamente eta azkenian asko agobiau gaz eta ezin izan dou lasai ikusi. Egon da momentu bat oso gaizki pasau doguna, ze gelditzen zinan bakoitzian 20 indio zeukazun zuri begira. Baina weno, ikasi dou museotara ez dabela merezi sartzia...
Oin igoko dotsuegu bi argazki. Bata da koko-taxi batian (taxi txikitxuak dia) atzo gauian etaratako argazkixa. Atzo etxera bueltatzian abentura bat izan zan, danak oso apretujauta gindoiazen. Aurreko partian Tania ta Marta jun zian ta weno....roce asko egon zan...
Bigarren argazkixa da hemengo taxi batian ataratakua.



12. eguna

miércoles, 20 de julio de 2011

11. eguna

Gaurko bloga izan bihar da praktikamente herenegun ikusitako pelikuliantzat. Oso oso pelikula ona izan zan, ez ginun espero egixa esan. Pelikulia Hindin zan eta koletilla asko inglesez esaten zeben, orduan gauza asko ez ginuan ulertzen, baina 2 ordu ta erdi iraun zeban ta ez ginan aspertu.  Zian 3 gizon espanara juten dianak ta pelikulan zihar agertzen da la tomatina eta san ferminak. Oso ona izan zan Iruna Kolkatako zine batian ikustia, gainera ikurrin bat agertu zan. Onena izan zan protagonistia ta neska bat patxo bat eman zianian indixo danak alterau in ziala totalmente, oihuka hasi zian, jejeje. Hara heltzen bada danok rekomendatzen dotsuegu jutia ikustera, benetan!!
Atzo atsaldian 2 tenplu jun ginan ikustera ta oso politxak zian egixa esan. 2.ak ez zeban ematen calcutan zeuala, oso lasaixa zan, relajante total.
Gure gaurko eta biharko plana zan jutia Calcutatik gertu dagon ohian batera, barko batian ibiltzera. Gaur atsaldian irtetzen ginan, baina goiz guztixan zihar monzoia egon da eta ezin izan gaz jun. Eskerrak bidaia kancelau dogula ze gero enterau gaz espainako familixa bat itxo in dala gu bezelako barko batian zerenian. Ta weno, monzoiak inpresionau in dau, kaletik gindoiazen ta ura toki batzutan ixa belauneraino heltzen zan. Ointxe ia ez dau euririk itxen asike suerte nahikua euki dou.
Zela ezin izan dogun biajia in, gaur plan relax in dou. Jun gaz bazkaltzera restaurante lujoso batera ta jan dou seirok oso ondo 40 eurogaitxik. Azkenian arraina jan ahal izan dou!! Gero jun gaz kafeterixa on batera ta harto dou kafe bat eta postre goxo goxuak. Egixa esan atsaldia pixkat lasai hartzi ta ondo jatia oso ondo etorri jau ze ia pixkat kantzauta genden. Restaurantian jan dogunai argazkixak atara ditxugu, baina oin ezin dou igo, bihar saiatuko gaz igotzen!!
Bego eta Jose, Tanian partez patxo haundi bat, que sabe que echais de menos su desorden, pero que volvera!!
Ana y Ignacio, de parte Ania un muxu muy grande y que ya os llamara pronto!!
Ta weno, aitatxo ta amatxo oso oso ondo garela, asko zaintzen naiz eta ondo nago jaten. patxo haundi bat!!

lunes, 18 de julio de 2011

9. eguna

Atzo atsaldian zementerixua jun bihar ginan ikustera (esaten debenez oso politxa da), baina beti bezela, heldu ginanerako itxita zeuan. Orduan jun ginan pasiatzen eta heldu ginan errekara eta azkenian barkito batian montau ginan. Oso politxa izan zan, saiatuko naiz bihar bertako argazki bat igotzen.
Oingo zatixa erderaz idatziko dot danok ulertzeko:
Hemos venido a una zona donde hay un monton de voluntarios, la mayoria son catalanes y de madrid, por lo que estamos conociendo muchisima gente. Ademas, todo el mundo es muy abierto y hay muy buen ambiente. Nos solemos juntar con diferentes grupos y solemos ir a comer, a hacer turismo...
En general, solemos estar en Sudder street, donde estan todos los hostales y tiendas para los turistas. Incluso hay un spanish coffee (en si es una casa vasca pero no tiene nada de vasco), donde preparan tortilla de patatas, gazpacho...
Hoy a la tarde vamos con cuatro catalanas al cine, a ver una peli de bollywood. Nos han dicho que la pelicula dura 3 horas y que suele haber un descanso.
Del 27 al 2 vamos a hacer un viaje por el norte de la india. Primero iremos a Benaresh, luego Akra (Taj Mahal y al final a Jaipur. Estos dias puede que no podramos entrar en internet.
Bihar kontauko dou zemoduz jun zan pelikulia.

sábado, 16 de julio de 2011

7.eguna!

Gaur motz ze denbora gutxikin gabiz!
Atzo bazkaldu eta gero Tania eta Elena dispensario izeneko toki baten egon zian kurak eta itxen...oso gustora. Beste danak internet eta gero deskanso pitxin bat. Behin danak elkartu ginala berriz jun ginan konbento alboko jatetxe batera... deja bastante que desear jaja
Gero eta gehixau kostatzen jau jaikitzia jaja, nahiko kantzauta gare gaur baina oso gustora gabiz.
Goizian Nerea eta Marta egon dia Prem dameko zentruan eta Bernat, Ania, Elena eta Tania egon dia Daya Danen (umien zentrua).
Daya Damen larunbata zanez parkera junga umiekin. Gero koladia eta beste dana be in dou.
Ontxe bazkaldu eta gero danak goiaz Kaligateko zentrora, Elena eta Tania egon da dare eta beste danak gaur lehenengo aldiz.

Oso gustora gabiz, talde politxa in dou!!

Bihar gehixau eta hobeto! 

viernes, 15 de julio de 2011

6. eguna

Azkenengo bi egunetan gauza asko gertau jau, saiatuko naiz dana kontatzen.
Weno, oindala bi atsalde, Indian coffee batera jun ginan, hemen oso tipikua dana. Ordu bete gutxigorabehera bueltaka ibili ta gero lortu ginuan heltzia. Sartu ginan bertara ta zan kristona, dana indixoz beteta, ta danak guri begira begira gelditxu zian. Bina weno, 10 minututara ia ohitxu zian gu han egotera ta ia ez zozkuen begiratzen.

Atzoko eguna izan zan kaos bat. Ostegunetan jai eukitzen dou, orduan in ginuan plana goizetik 2 tenplo ikusteko ta gero atsaldetik beste zerbaitx ikusteko. 2 tenpluak zeren bakoitza Kolkatako punta batian, orduan hartu ginun metrua lehenengo tenplora juteko. Heldu ginan bertara ta ikusi ginun zerela 4 bat tenplo jarraixan, baina danak itxita...jejeje. Zian goizeko 12xak eta tenpluak zabaltzen zeben 3n edo 4n. a! eta tenpluen bila gendela, galdetu ginun gizon zahar bati aber nundik jun bihar ginan ta lagundu zozkun tranbia hartzen, egon zan gurekin berbetan, hemengo historia mordua kontau zozkun...oso ondo portau zan gurekin ta esan zozkun tenpluak ikusi ta gero juteko bere etxera te bat hartzera, baina ezin izan ginun bere etxia topau. Dana pasada bat da hemen jendia zelako eskuzabala dan, asko laguntzen dotsue galduta bazare edo edozer gauzatarako.Weno ba zela tenpluak itxita zeren pentsau ginun jutia bazkaltzera ta gero bueltatzia. Bazkaltzeko topau ginun restaurante bat oso ondo zeuana (India izateko klaro) ta jan ginun masala ta hemengo janari gehixau. Dana oso goxua ta gainera bazkari guztixa 6 pertsonana 10 eurotan irten jakun.
Total, hasi ginan berriz ibiltzen tenpluak ikusteko ta topau ginun bat berez ez ginuana ikusi bihar ta sartu in ginan. Oso politxa zan, baina ez dakit zela deitzen zan. Tenplo hortatik irten ginanian hasi ginan berriz oinez ta bukatu ginuan auzo txabolista batian, lo mas pobre de Calcuta. Gelditxu ginan danak harritxuta ze bertako jendiak, bai umiak ta baitxa nagusixak bebai, dirua, janarixa edo erropia eskatu biharrian, eskatzen zeben gauza bakarra zan argazki bat etaratzia erei. Hantxe pasau ginuan bertako jendiakin ordu erdi luze bat, ta egixa esan izan da oinarte ikusi dogun politxena. Bukaeran umiei eman jeun erosi ginuan goxoki batzuk, ta asko eskertu zeben. Hori dana argazkitxan ta bidixuan daukau asi k ikusiko dozue.
Ta weno, gaur aldatu gaz lana beste batzukin eta jun ga lanera Brendamera. Hor dare emakume eta gizonak, gu emakumiekin egon ga. Horra heltzen dian emakumiak dia bizitza oso gogorra euki debenak, ta egixa esan dao danetik eta dana oso gogorra. Batzuk dare aziduakin erreta, emakumietariko batek dauka aurpegixa erreta ta weno...imajinatzen dozue zelakua dan. Edifizixuak dauzka 2 solairu ta danera dare 2 emakume mas o menos. Egixa esan gertatzen jakuna da garela gauza benetan gogorrak ikusten baina ez gare reakzionatzen. neri oinarte emakume batek bakarrik inpaktau dosta. emakumia da gaztia ta fisikoki oso ondo dago, konparauta beste danekin, baina da bizitzan ikusi dogun emakume tristiena. Pasau dau egun guztixa jarritxa begirada galduakin ta bere onduan jartzen zinan ta ez zeban reakzionatzen. Bakarrik mobidu da jateko ordua zanian. Emakume horrek benetan pena asko eman dosku. Gero dago beste bat loki deitzen dana dana una mariloka, oso ondo pasatzen da berakin.
Ta gogorra dana bebai da, aurreko egunetan umietariko bat zeuan oso gaizki, oxigenuakin eta hilzorixan, gaur hil in da. Brendamen bebai, emakume bat gaur hil in da, baina hau hola da, egunera sartzen da bat berrixa ta oso gutxitan irtetzen dia bertatik.
A! amatxo bihar deitxukot etxera, zapatua dala. Hemengo 3rak aldian deitxuko dot asi k han 11.30ak izango dia. 11tik 1ra aldian deitxuko dot.
Hemen igotzen dotsuet tenplo baten sarreran ume batekin atara ginuan argazki bat.

martes, 12 de julio de 2011

3. eguna

Ia hasi ga lanian. Goizez jun ga lehenengo aldiz, ta ondo egon da. elena, tania, ania, bernat ta ni gare Daya Dan-en lanian. Daya Dan da zentro bat umiak ditxuna, baina ume berezixak dia (paralisis zerebralakin, epilepsiain, hiperaktibidadiakin...ekin daren umiak dia). Hasieran zentrora sartu gazenian egixa esan pixkat galduta sentidu ga, ze hantxe inork ez dotsu erakusten ze in bihar dogun, zela lagundu geinken ez ezebe. baina weno, gero jun gaz moldatzen ta oso esperientzia ona izan da egixa esan.
Ta weno bestela janarixain hasi gaz gehixau moldatzen. Egixa esan kalekua ezin dou jan ze nazka asko ematen dau janari horrek, poliki poliki jungo gaz. Atzo katalana batzuk ezagutu ginuzen ta eraman zozkuen restaurante batera afaltzera, ta azkenian jan dou zeoze decentia: arroza oilaskuakin, kurrixa oilaskuakin, pizza...
Gero bebai restaurante hortatik gertu dao casa vasca bat, ta hortxe be oso ondo ematen dabe jaten, asi ke iwal gaur hara jungo gaz jatera.
Da pasada bat hemen jendiak bizitza kalian itxen dabela, gehixenbat gizonek. goizian goiz (goizeko 6n esnatzen gaz) kalera irten eta jendia egoten da kalian eskina batian lurrian lotan. Hori egixa esan oso gogorra da ikusteko. ta dutxau ta dana kalian itxen dia.
Neri asko harritxu dostana da hemen jendia gelditzen dala guri begira begira, baina ez modu txar batian, ohitxuta ez darelako. gehixenbat ume gaztiak gerturatzen dia guregana eta ia barre itxiakin edo agurtziakin dare pozik egun guztirako.
Madre teresa de calcutan lanian garenak gaz gehixenbat ameriketakuak edo espanolak (weno eta euskaldunak). a! ta gaur euskaldun batekin juntau naiz, zeanurikua zana, dao nere zentro berdinian lanian.
Ba egixa esan gauza gehixau daukat kontatzeko, bana ez daukat denbora asko. poliki poliki jungo naiz idazten.

lunes, 11 de julio de 2011

2. eguna "total, por unos centimos..."

Gaur gauza asko dauzkau kontatzeko... hasteko: abixauta genden baina da pasada bat zelakua dan hemengo trafikua, taxistek frenuak erabili biharrian bozinia erabiltzen dabe.
Gaur jun ga goizian goizetik (goizeko 5.30n) mother housera ta bertan errezatzen egon ta gero eman doskue gosaltzen platano bat, ogi zati bat ta te (izan da jan dogun normalena azkenengo bi egunetan ze oin arte bakarrik atrebidu gaz ogi binbua, kakauetiak eta gutxi gehixau jaten). Ointxe 3n goiaz berriz bueltan mother housera ta ia dana esplikauko doskue ta aukeratukou nun ingo dogun lana.
Weno jun biharra daukat ze prixaka gabiz. Bihar kontaukot gauza gehixau. Bakarrik esatia danak oso ondo garela, ta oingoz oso ondo moldau gazela.

domingo, 10 de julio de 2011

1. eguna

weno, heldu gaz Calcutara, ta oso ondo gare. Ia hartu dou lo itxeko hostala ta egixa esan suerte asko euki dou ze oso toki ona topau dou, monja batzuk eramaten deben hostal bat. Tanian partez esatia hemen usaina daola ( nik egixa esan askoz usain txarraua espero neban) ta Elenan partez berua daola.

Ba hori, ahal dogun eta danetan jungo ga idazten.