miércoles, 3 de agosto de 2011

azkenengo egunak...

Hemen gare berriz!!atzo bueltau ginan biajetik, baina ez neban astirik euki. Honek azkenengo egunak dia ta topera gabiz aprobetxatzen, orduan ez dakit asko idatziko doten blogian. Bihar saiatuko naiz biajeko argazkixak igotzen eta kontatzen pixkat ze moduz jun dan. Orokorrian oso ondo pasau dou ta abentura asko izan ditxugu. Bihar idatzikot!

miércoles, 27 de julio de 2011






....eguna:

Atzoko eguna benetan kontatzekua da: Taniak kalenturiakin jarraitzen zeban eta gainera gastronteritisa bueltau in zan, orduan dezididu ginun hospitalera jutia, badaezpada. Lehenengo segurora deitxu ginun eta eman zozkuen hospital baten direkzinua Kolkatan zeuana berez. Jun ginan taxista batena direkzino horrekin eta esaten zozkuen ez zeuala hori Calcutan. Total, gero enterau ginala hospital hori trenez 2 egunetara zeuala. Orduan hasi ginan berriz deitzen seguruai eta egon ginan ordu erdi saiatzen direkzino bat lortzen. Azkenian, eman zozkuen beste bat bebai bi egunetara zeuana trenez. Baina, bukaeran ia kabreauta deitxu ginuan eta eman zozkuen Kolkatan zeuan bat. Hara heltzeko pasau ginuan 2 ordu taxi baten galduta ze taxistak ezekixen nun zeuan. Gainera nahi zozkun ixa dobli kobratzia, baina ez jaun eman gehixau.

Azkenian heldu ginan Apollo Hospital-era (segurukuek Atommo Hospital esan zozkuen) eta 2 ordu egon ginan sala de esperan. Zeukaun salan telebista bat Bollywood-eko pelikula kutre batekin, beti bezela, danak guri begira zeren...Oso kuriosua zan hospitaleko sekretarien uniformia, danek sari berdin bat eramaten zeben. A! eta bebai oso kuriosua zan medikuan konsultara sartzen diala gaixua ta familixa guztixa, ijitxuak bezela.

Ia tokau zan gure txandia, medikua oso jatorra zan eta hospitala oso oso ondo zeuan, pribaua zan ta. Galdetu zotzan gauzatariko bat, inportantia benetan osasunantzat, izan zan ezkonduta zeuan edo ez. Gero, rekonozimendua itxen ikutu zotzan minimua, badaizpada. Baina bueno, ondo atendidu zozkun egixa esan. Ez zotzan ezebe berrixa esan, parazetamola ta hori dana. Lasai egon ze gaur Tania ia hobeto dago.

Ointxe igoko ditxut bi argazki. Bata da hemen Sudder Street-en dagon hotel bateko terraza batian ezagutu ginuan bi indiokin etaratakua, oso majuak egixa esan. Eta bestia da beste hotel bateko teilatuko terraza batian, Marta ni eta 2 lagunekin, Elena eta Miren.

Aurrekuan abixau ginuan, baina weno berriz esaten dou: gaur ia biajera goiaz, abuztuak 2rarte. Orduan ezingo dou blogian idatzi seguruenik, sentitzen dot.






domingo, 24 de julio de 2011

..... eguna

Sentitzen dot azkenengo egunetan ez idatzi izana, pixkat liauta ibili gaz. Lehenengo gauzia, Bego, Tania ondo dao. Atzo kalenturia euki zeban ta diarreakin egon zan. Gaur goizian lanera jun da, baina eguardixan kalentura pixkat zeukan eta deskansatzen gelditxu da. Biharko ia ondo egongo da.
Weno, oindala bi egun Harry Potter ikusi ginun eta egixa esan zinia oso ondo zeuan, gainera VIP zan: zine erdixan katu bat askatu zeben, bertako arratoiak jateko, jejejeje. Eta hor ibili zan zine guztitxik pasiatzen.
Atzo gure asmua China Town-era jutia zan, baina beti bezela ez ginan hara heldu. Guk daukagun gian jartzen dau Chinese Temple bat dagola eta aparte jendia basura artian bizi dala, slum baten antzera suposatzen dou. Total, taxi bat hartu ginuan eta eraman zozkun beste toki batera suposatzen zana china town zala. Han, galdetu ginuan indio bati eta esplikau jaun jendia basura artian bizi zala eta orduan bertedero batera eraman zozkuen....Weno, bidian konturatu ginan ta ez ginan bertederora heldu.
Azkenian, Indian Coffee-ra jun ginan eta hantxe ezagutu ginuan 2 indio, unibersidadian darenak ikasten. Egixa esan oso gustora egon ginan erekin, ze bertako gauza asko esplikau zozkuen. Adb: galdetu ginuan hemen zela doian kasten asuntua eta esan zozkuen gaur egun ia ez daukala inportantzia askorik, kasta bajuenekua izanda, baina dirua eukitxa boteria daukazula. Bebai gelditxu zian harritxuta guk gure edadiakin holako bidaia bat itxiana, esaten zozkuen eurak gaueko 11ko ia etxian egon bihar diala, ordu hortatik aurrera kalia oso peligrosua dalako.
Bihar saiatuko gaz argazkin bat igotzen.